XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) honakoa, orduz geroztik gutxienez, lapurren erasoa jasan ez zuen seinale nabarmena zen.

Oraingoz horrekin konformatu beharko nuen.

Zigiluak aztertzen ari nintzen bitartean, igeltsu piska bat erauzia zuen ate gain hartan, egurrezko ateburu astuna ikusi nuen.

Honen azpitik, atea blokeatzeko erabili izan zen eraz segurta nendin, zulo txiki bat ireki nuen, argindarrezko linterna sartzeko tamainakoa eta, ate haren atzetik goitik beheraino zihoan pasiloa, hondar eta legarrez zeharo beterik zegoela ikusi nuen: hilobia zein arretaz babestua izan zen egiaztatzeko beste froga bat.

Hondeatzaile batentzat, zirrara-unea zen huraxe.

Ia alferrik emaniko lan urte askotxoren ondoren, bakarrik nengoen ia, bertako ene langileekin bakarrik, aparteko idorokundetzat ager zitekeen haren atarian.

Edozein gauza, bai, hitzez hitz, edozein gauza ezkuta zitekeen pasilo haren atzetik; neure buruaren jabe izateko autokontrol guztiaren beharra izan nuen, une hartan bertan atea lurrera bota eta ikertzen ez hasteko.

Beste zerbaitek ere kezkatzen ninduen: Ibarreko hilobi arrunten sarreren ondoan, zulo haren txikitasunak.

XVIII. dinastiakoa zen diseinua, inondik ere.

Erregearen baimenarekin, bertan ehortzitako handiki baten hilobia ote zitekeen?

Erret ganbara ezkutu bat al zen?

Momia eta bere ekipoa hobe zaintzeko aldatuak izan ziren gordeleku bat agian?

Ala guk bila hainbeste urte eman genituen erret hilobia zen, zinez?

Argibideren bat aurkitu nahian, zigiluko irudiak aztertu nituen berriro, baina agerian utzi genuen ate aldean garbi zeuden eta irakur zitezkeen bakarrak (...)